Txiletik etorritako teknikariak Lanbide Eskolan

Txintxarri Aldizkaria 2015ko urr. 7a, 18:37
Usurbilgo Lanbide Eskolak, urriaren 5ean “Txilerako Teknikari Programa”-ri hasiera eman zion. Programa honek goi mailako teknikari txiletarrek bere herrialdean garapen ekonomiko beharrei erantzuteko gaitasun berriak hartzea du helburu.

Teknikari taldeak urria eta ekaina bitartean bero, eoliko eta fotovoltaiko energian zein eraginkortasun energetikoan prestakuntza berezia jasoko du . “Ikasleek  zein irakasleek aurreko ikasturtetako emaitza onak lortzea espero dute energia alorrean Usurbilgo Lanbide Eskola erreferentea baita” adierazi dute eskolatik.

Harrera beroa egin zitzaien ikasle hauei eta bertan izan ziren Jesus Zaballos alkatea eta Beatriz Juez sozioekonomia alorreko zinegotzia.