Txileko ikasleak, Zubietan

Txintxarri Aldizkaria 2018ko ots. 2a, 10:00
Beste urtebetez, Txileko hainbat tekniko Usurbilgo Lanbide Eskolara joan dira formazioa jasotzera

Beste urtebetez, Txileko hainbat tekniko Usurbilgo Lanbide Eskolara joan dira formazioa jasotzera. Energia berriztagarrien inguruko formakuntza jasoko duten hogei ikasle iritsi dira aurten, eta bederatzi hilabetez arituko dira ikasketak egiten. Eguzki Energia Fotovoltaikoaren eta Eraikinen Energia-Eraginkortasunaren eremuetan espezializatuko dira guztiak.