'Tratu on bat' App berria

Txintxarri Aldizkaria 2015ko mai. 22a, 12:30
'Tratu on bat' webgunearen osagarri moduan, mugikorrerako aplikazioa eskura jarri du Lasarte-Oriako Udalak.

Lasarte-Orian, komertzioek, ostalaritzak eta zerbitzu-enpresek dute eraginik handiena hurbileneko ekonomian.

Horrela, “Lasarte-Oria, Tratu on bat” markaren baitan, eskaintzak.lasarte-oria.eus web-a sortu zen herriko denden eskaintzak eta orokorrean establezimenduak ikusteko aukera ematen duen erakusleiho bezala. Momentu honetan, proiektuan parte hartzen ari diren 107 establezimenduen eskaintza zabala ikusteko aukera dago honetan.

Bestalde, webgunearen osagarri moduan, mugikorrerako aplikazioa eskura jarri du aste honetan Udalak Google Play-en eta App Store-n.