Tradizioak txikitatik ikasten

Txintxarri Aldizkaria

Lasarte-Oriako haurrek taloak egiten trebezia ederra erakutsi dute Arrieskalleta elkarte gastronomikoan egindako tailerrean

Lasarte-Oriako haurrek trebezia ederra erakutsi dute arto-irin artean. San Tomas azokako talogileek lagunduta, talo ederrak prestatzen aritu dira umeak, Arrieskalleta elkarte gastronomikoan egindako tailerrean. Ostegunean Okendon egindako San Tomas azokan ederki erakutsi zuten ikasitakoa.