Lasarte-Oriako haurrek trebezia ederra erakutsi dute arto-irin artean. San Tomas azokako talogileek lagunduta, talo ederrak prestatzen aritu dira umeak, Arrieskalleta elkarte gastronomikoan egindako tailerrean. Ostegunean Okendon egindako San Tomas azokan ederki erakutsi zuten ikasitakoa.