Tortura kasuak mintzagai

Txintxarri Aldizkaria 2017ko api. 6a, 20:19

Elkarbizik antolatuta, Laura Pegok ikastaroa eman zuen. Tortura kasuak identifikatzeko gakoak azaldu zituen, eta 1960-2013 aldian Euskal Herrian gertatutakoak izan zituzten hizpide. Halaber, Kriminologiaren Euskal Institutuak egindako ikerketaren behin behineko emaitzak azaldu zituen Pegok.