Texas Lasartearrak 3-4 galdu du Andoaingo Euskalduna liderraren aurka

Txintxarri Aldizkaria 2015ko ots. 28a, 22:10
Partidako azken minutuan sartu dute andoaindarrek garaipena eman dien gola. Porrota bereziki mingarria izan da Vicente Gil Texaseko entrenatzailearen hitzetan, "jokoz kanpo argian" izan delako.

Liderra jaso du arratsaldean Texas Lasartearrak Michelinen. Kopan, I. Erregionaleko III. multzoan daude herritarrak Andoaingo Euskalduna bera, Segura Goierri, Ikasberri, Ontzerri, Urola eta Danenaren ligaxkan. Helburua, aurreko urteetan bezala, Kopako txapelketa honetan ahalik eta txukunena egitea da.

Orokorrean oso partida orekatua jokatu dute bi taldeek Vicente Gil Texaseko entrenatzailearen ustetan. Bigarren zatian 1-3ko emaitzari buelta eman eta berdintzea lortu dute etxekoek "jokaldi politekin". Partidaren azken minutuan ordea, andoaindarrek garaipena eman dien gola sartu dute. Vicente Gil Texaseko entrenatzailearen hitzetan, "jokoz kanpo argia" izan da eta gola ezeztatua behar zuen arbitroak. Ez du horrela egin eta etxekoentzat porrota bereziki mingarria izan da. Taldea azken minutuan gertatutakoarekin oso haserre zegoela aitotzen zuen Gilek. Hala ere, taldeak erakutsitako jokoarekin pozik azaldu da "maila ona erakusten ari gara azken neurketetan eta horrela jarraitu behar dugu".

Partidu hau jokatu aurretik, sailkapenean bosgarren ageri zen Texas Lasartearra sei punturekin.