Telebista digitalarekin egondako gorabeherak konpontzeko zerbitzua hilaren 25a bitartean

Txintxarri Aldizkaria 2017ko mai. 16a, 13:29
Llega800 entitateak jakinarazi du LTD errezepzioan egondako arazoak konpondo ahal izateko doako zerbitzua eskainiko duela maiatzaren 25a bitartean

Lasarte-Orian 4G zerbitzua ematen hasi zirenean, Lurreko Telebista Digitalak (LTD) arazoak ematen hasi zen. Llega800 entitateak doako interbentzio teknikoak egingo ditu arazoak dituzten etxebizitzetan. Zerbitzua jaso ahal izateko edo edozein zalantza argitzeko 900 833 999 telefonora deitu beharko da.