Teknifikazio saioak Buruntzaldea IKTko igerilarientzat

Txintxarri Aldizkaria 2019ko urt. 2a, 13:47
Ostiralean, urtarrilaren 4an teknifikazio saioak izango dituzte Buruntzaldea IKTko igerilari batzuek. Gipuzkoako Igeriketa Federazioarekin egingo dituzte saioak, goizez eta arratsaldez. Ainhoa Martín, Leire Martín, Aintzane Sarobe eta Nahia Zudaire dira jardunaldira deitu dituzten herriko igerilariak. Horrez gain, oinarrizko kategorietan Espainiako Federazioko arduraduna den Santi Veigaren bisita ere izango dute, berarekin burutuko dituzte igerilariek saioak. Bien bitartean, taldeko entrenatzaileek ere formazio saioak izango dituzte Veigaren eskutik.