Tabernaz taberna, pintxoz pintxo

Txintxarri Aldizkaria 2017ko aza. 24a, 13:00

Hamar mokadu dastatu eta bozkatu ahal izango dituzte herritarrek V. pintxo bidean. Ramon Roteta eta Jesus Nieto sukaldariak izan dira aurtengo epaimahaikide

Bosgarren pintxo ibilbidea egingo dute abenduaren 1etik 3ra. Aterpeako hamar tabernatan hainbat mokadu dastatzeko eta bozkatzeko aukera izango dute herritarrek. 

Ekimenaren aurkezpena egin dute ostegunean. Ramon Rotetak (Roteta jatetxearen jabea) eta Jesus Nietok (Monte Igeldo jatetxeko sukalde buru) mokaduak probatu eta irabazlea aukeratu dute. Epaimahaiaren garailea ordea, ez da ibilbidea amaitu arte ezagutuko, izan ere, herritarrek ere mokaduak jatearekin batera, bozkatzeko aukera izango dute. Abenduaren 4an ezagutuko dira epaimahaiak eta herritarrek aukeratutako mokadu goxoenak.

Hamar taberna parte hartzaile

Mokaduen 2 euroren truke erosi ahal izango dira, eta hamar tabernek parte hartuko dute bosgarren pintxo bidean: Araeta, Arkupe, Buenetxea, Abend, Yolanda, Jalgi, Lavie, Lasarte, Txartel eta Viña del Mar.

Sariak

Mokaduak jan eta bozkatzen dituzten herritarren artean, 200 euroko txeke bat zozkatuko dute. Taberna irabazleak, berriz, koadro bat jasoko du oroigarri gisa.