Sun magoak txunditu zituen herritarrak

Txintxarri Aldizkaria 2015ko uzt. 4a, 12:40
None
Sun Magoaren ikuskizunarekin hasiera eman zitzaion bart udako ekintza egitarauari. Herritar asko gerturatu zen Okendora Sun magoak prestatuta zituen magia trikimailuak ikustera.

Udako kultur egitaraua aurkeztu zuen udalak ostiralean eta iluntzean egin zen Okendon honen baitako lehenengo ikuskizuna.

Sun Magoak haur zein helduak aho zabalik utzi zituen bere trukoekin. Asko izan ziren magoa ikustera gerturatu ziren herritarrak eguraldia lagun eta denek gozatu zuten ordu bete inguruko ikuskizun paregabeaz. Laguntzaileak eta gauzak desagertarazi egin zituen herritarren aurrean eta ikusleen artean laguntzaileak ere hartu zituen hainbat trikimailailu burutzeko.

Haurrak laguntzaile izan zituen zenbaitetan eta truko ikusgarriak ohikoekin uztartu zituen usoa ere atera zuelarik. Ederki gozatu zuten haur zein helduek ikuskizunarekin.