San Pedro Jaiak ate joka dira, eta aurten ere Sorgin Dantza herriko kaleetan barrena ibiliko da. Ekainaren 28an izango da erakustaldia, eta hori prestatzeko entseguak hastear dira.
Antolatzaileek jakinarazi dute ekainaren 5etik 21era bitarte izango direla entseguak, Okendo plazan. 20:00etatik 21:00etarako ordutegian, astearte eta ostegunetan. Eguraldi txarra eginez gero, Landaberri Garaikoetxeako patioan egingo dira saioak. Bertan parte hartzeko gonbitea luzatu dute.