Solaskideek hasi dute ikasturtea

Txintxarri Aldizkaria 2014ko urriaren 17a

Solaskide programak hasi du 2014/2015 ikasturtea afari eder batekin. Pintxo ezberdinak izan dituzte aukeran Arrieskalletan bildu diren 25 lagunek eta mingaina euskararen erritmora dantzan jarrita, sabela bete dute.

Mintzapraktika egitasmo honek euskaraz aritzeko ohiturarik ez duten lagunak ohitura dutenekin elkartzen ditu, erabileran eragiteko eta hizketarako konfiantza eta gune berriak eskaintzeko.

Egitasmoan izena emateko epea zabalik dago eta Solaskiden parte-hartu nahi duten herritarrak Ttakuneko bulegotik pasa daitezke izena eman edota informazio gehiago eskuratzeko. 

E-posta: solaskide@ttakun.com

Kanpainaren hasiera: http://txintxarri.info/albisteak/solaskiden-izena-emateko-epea-zabalik-11133/