San Tomasen postua jartzeko eskaerak

Txintxarri Aldizkaria 2016ko aza. 28a, 19:00
San Tomas arratsaldean azoka egongo da Okendon. Honetan Ttakunek jartzen duen talo postu eta txerriaz gain, azken urteetan herriko hainbat elkartek edo norbanakoek txistorra, salda, tortila edo gozokiak saltzen dituzte haien ekimenetarako dirua biltzeko.

Azokan parte hartu nahi dutenek, abenduaren 12a baino lehen egin behar dute eskaera. Bi baldintza bete behar dira batetik eguneko giroan txertatzea, hau da, baserritarrez jantzia joan eta postua apaintzea eta bestetik, harrera euskaraz egitea.

Postua eskatu nahi dutenek kultura@ttakun.eus-era mezua bidali behar dute.