Astelehenero moduan, protesta egin dute aste honetan ere Lasarte-Oriako pentsiodunek. Eguerdian bildu dira Okendo plazan, pentsio duinak eskatzeko.
350 herritarrek hartu dute parte aste honetako protestan, eta entzunarazi dituzte euren kexak. Megafonia bat eskuetan hartuta, pentsioak murrizten dizkietenei hauteskundeetan ikusiko direla jakinarazi diete.
Horrekin batera, atxikimendua lortzeko, sinadura bilketa bat egiten ari dira. Mahaia jarri dute protestan, eta sinadurak bildu dituzte.
%0,25eko igoerari ezezkoa
Pentsiodunek argi dute Espainiako Gobernuak aurtengo igotako %0,25 ez dutela onartuko. Horregatik, pentsio duinak lortu arte ez dute etsiko, eta astelehenero bilduko dira.