Sexuen elkarbizitzarako Emakumeen Zentroko Ikastaroen izena ematea martxan

Txintxarri Aldizkaria 2018ko urt. 30a, 13:15
Sexuen elkarbizitzarako emakumeen zentroak antolatzen dituen ikastaroetan izena emateko epea ireki da

Biodantza, antzerkia, yoga, eskulanak, hipopresiboak, kantua, emakumeen arteko elkarrizketak, euskara txokoa, bikoteentzako hazkunde erotikoa… hamaika ikastaro eta ekintza eskaintzen ditu Emakumeen Zentroak ekainera arte. Gehienak doakoak diren arren, bada ordaindu beharrekorik ere.

Informazio gehiago nahi izanez gero, sexuen elkarbizitzarako emakumeen zentrora hurbiltzea besterik ez da, 9:30etik 13:30era eta 15:30etik 19:30era. Plaza mugatuak dira, horregatik dauden plazak baino pertsona gehiago izena emanda dauden ikastaroetan, zozketa bidez adjudikatuko dira plazak. Otsailaren 2an, 12:00etan, egingo da zozketa Emakumeen Zentroan.

Izena emateko azken eguna otsailaren 1a, osteguna da. Izena ematea Emakumeen zentroan bertan, www.lasarte-oria.eus webgunean edo emakumezentroa@lasarte-oria.eus helbide elektronikoan egin daiteke.