Segurtasunari buruzko aholkuak jasoko dituzte merkatariek

Txintxarri Aldizkaria 2017ko api. 27a, 14:21
Azken hilabetetako lapurretek sortutako beldurrezko egoeraren aurrean hitzaldia egingo dute asteazkenean

Lasarte-Oriako Udalak eta Aterpea merkatarien elkarteak bultzatuta, Ertzaintzako kideek hitzaldia emango dute Manuel Lekuona kultur etxean. Asteazkenean 20:00tatik aurrera, aholkuak emango dizkiete herriko merkatariei lapurretak ekidite bidean.

"Oinarrizko neurriak eta segurtasuneko gida praktikoa merkataritzarako eta ostalitzako establezimenduetan" izeneko dokumentua ezagutuko dute bertaratutakoek. Izan ere, antolatzaileek adierazi dutenez, "poliziaren zuzeneko interbentzioaz gain, segurtasun neurri egokiak hartzea" garrantzitsua da.

Azken hilabetetan egindako lapurreten arduradunak harrapatu dituztela jakinarazi du Jesus Zaballos alkateak, baita "tamalez", horietako bat lasarteoriatarra dela.

Merkatarientzako interesgarria izango delakoan gonbita zabaldu dute jendea bertaratu dadin.