Sasoeta-Zumaburuko haurrek dituzten gabeziak, Arartekoari

Txintxarri Aldizkaria 2017ko mai. 5a, 12:33
Sasoeta-Zumaburu eskolako obrak direla eta, Udal Euskaltegiko eraikinean daude ikasleak

Zumaburu eskolako obrak direla eta, istiluka dabiltza Burunzpe Sasoeta-Zumaburu Guraso Elkarteko kideak.

Udal Euskaltegiko eraikinean daude orain aipatu eskolako ikasleak, eta bertan bizi duten egoeraren berri eman asmoz eta  dituzten gabeziak jakinarazteko asmoz, Arartekoari aurkezteko gabezien-txosten bat prestatu du Burunzpe Sasoeta-Zumaburu Guraso Elkarteak.

Beste zenbait gairen artean, honen berri emateko asmoz egin zuten astearte arratsaldean ez-ohiko batzarra Sasoeta ikastetxeko liburutegian.

Gabezien txostena

Ikasleek egun bizi dituzten askotariko gabeziak aurkeztu zituzten asteartean. Horien artean, adibidez, ikasleak biltzen diren gelek, nahiko espaziorik ez dutela azaldu zuten. Honekin batera, psikomotrizitate gelarik ez dutela ere jakinarazi zuten eta beste hainbat gabezia gehiagoren artean, soinu eta tenperatura altuko gelatan daudela jakinarazi zuten.