Sariak eskuetan, irribarreak ahoetan
Danok Kide elkarteak 2017ko jaiotza lehiaketako sariak banatu ditu gaur. Duela mende laurden ekin zioten egitasmoari, eta ohiturak badirau oraindik: 2018korako gogoz daude honezkero

Apropos egindako zerbait dirudi: 25 urte bete ditu Danok Kidek antolatutako jaiotza lehiaketak, eta beste hainbeste lan aurkeztu dituzte lasarteoriatarrek aurtengo edizioan. Duela mende laurden ekin zioten txapelketari, eta indartsu dirau oraindik: "Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi; 2018an 26. edizioa egingo dugu, zuen lanen zain gaude!", esan du Danok Kide elkarteko lehendakari Julio Valientek, gogotsu. 

Antolatzaileek lau kategoriatan banatu dituzte jasotako lanak, adinaren arabera: gaztetxoenek A, B eta C mailetan lehiatu dute, eta Dn helduek. Kategoria bakoitzeko irabazleak, saridun gutunez gain, Joxe Mari Telleriak eta Javier Peñak eskuz egindako egurrezko oroigarri bana jaso dute, irribarretsu. Lan horiek (maila bakoitzeko lehenengo eta bigarren saria irabazi dutenak Muebles Azpeitia dendaren erakusleihoetan ikus daitezke. Gainontzeko guztiak, berriz, San Pedro elizara eraman dituzte Danok Kide elkartekoek.

Sarituak

Herritar batzuek euren kabuz egin dituzte jaiotzak. Beste batzuek, taldeka: Jose Manuel Monjek zuzendutako Brancussi akademiako hainbat ikaslek, esaterako. Kategoriaz kategoria, hauek dira gaurko egunean sariren bat edo beste jaso duten lasarteoriatarrak:

A kategoria (lehenengo eta bigarren sariak):

  1. Neymar Guarnido Sanchez
  2. Brancussi akademiako ikasleak

B kategoria:

  1. Brancussi akademiako ikasleak
  2. Adrian Serrano

C kategoria:

  1. Sheila Serrano
  2. Brancussi akademiako ikasleak

D kategoria:

  1. Sergio Revuelta Leon
  2. Ana Barrera
ARGAZKIAK
blog comments powered by Disqus
OHARRAK
  • Intza elkartearen Batzar Orokorra
    Intza elkarteak jakinarazten du, otsailaren 4an, igandean ohiko eta ez-ohiko batzar orokorrak antolatu dituela. Lehen deialdia 09:00etan da eta bigarrena berriz, 09:30ean. Elkarteak bazkide guztiei deia egiten die batzarrera hurbiltzeko.
  • Eskalada doan, Pio Barojan
    Lasarte-Oriako Udal Kirol Zerbitzuak eskaladan hasteko saio berezia antolatu du 2006, 2007, 2008 eta 2009an jaiotako neska-mutilentzat. Jardunaldia urtarrilaren 27an egingo da, arratsaldeko 16:00etan, Donostiako Pio Baroja kiroldegian. Interesa duten pertsonek Maialen Chourraut kiroldegian eman beharko dute beraien izena. Plaza kopurua mugatua denez, izen-emate zerrenda errespetatuko da. Jarduera doan izango da udal kirol instalazioen bazkideentzat.
  • Mus txapelketa
    Euskal Herriko X. Mus Txapelketako Lasarte-Oriako fasea jokatuko da urtarrilaren 26an, Xirimiri elkartean. Egun horretan bertan, elkartera izen ematera gerturatzen direnek momentuan jokatuko dute kanporaketa, eta bertan irabazle suertatzen direnek Gipuzkoako txapelketarako pasea lortuko dute. 20 euroko kostua (bikoteko) izango du izen emateak.
  • Biyak Bat elkartearen batzar orokorra
    Biyak Bat elkarteak jakinarazten du, urtarrilaren 27an, larunbata 2017 urteari dagokion batzar orokorra egingo duela. Lehen deialdia 17:30ean da eta bigarrena berriz, 18:00etan. Elkarteak bazkide guztiei deia egiten die batzarrera hurbiltzeko elkartearen egoeren berri izan dezaten.
  • Odol ateratzea
    Hilabeteko azken astelehenean, urtarrilaren 29an, eman ahal izango da odola Osasun Zentroan, 17:30etik 20:30era. Anima zaitezte, odola ordezkaezina da eta odol falta dago!
Lasarte-Oria
Gaur ez dago ekitaldirik Lasarte-Orian.
ZORION AGURRAK
IRATI
Zorionak maitia zure urtebetetzean!! Ondo pasa eta 9 muxu goxo!!
AZKEN PDFa
1407 ( Urtarrilak 19 )
GUARDIAKO FARMAZIAK
Gandarias-Uribe ( Asteazkena)
IƱigo de Loyola 9
Tel: 943 019521
ASTEA
    • Orue ( Osteguna )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • De Miguel ( Ostirala )
      Kale Nagusia 32
      943 371151
    • Orue ( Larunbata )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • Orue ( Igandea )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • Lasa ( Astelehena )
      Kale Nagusia 42 atzea
      943 361774
    • Gil ( Asteartea )
      Kale Nagusia 24
      943 361529
    txintxarri@txintxarri.eus
    txintxarri@ttakun.eus
    Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa
    943 37 14 48