Apropos egindako zerbait dirudi: 25 urte bete ditu Danok Kidek antolatutako jaiotza lehiaketak, eta beste hainbeste lan aurkeztu dituzte lasarteoriatarrek aurtengo edizioan. Duela mende laurden ekin zioten txapelketari, eta indartsu dirau oraindik: "Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi; 2018an 26. edizioa egingo dugu, zuen lanen zain gaude!", esan du Danok Kide elkarteko lehendakari Julio Valientek, gogotsu.
Antolatzaileek lau kategoriatan banatu dituzte jasotako lanak, adinaren arabera: gaztetxoenek A, B eta C mailetan lehiatu dute, eta Dn helduek. Kategoria bakoitzeko irabazleak, saridun gutunez gain, Joxe Mari Telleriak eta Javier Peñak eskuz egindako egurrezko oroigarri bana jaso dute, irribarretsu. Lan horiek (maila bakoitzeko lehenengo eta bigarren saria irabazi dutenak Muebles Azpeitia dendaren erakusleihoetan ikus daitezke. Gainontzeko guztiak, berriz, San Pedro elizara eraman dituzte Danok Kide elkartekoek.
Sarituak
Herritar batzuek euren kabuz egin dituzte jaiotzak. Beste batzuek, taldeka: Jose Manuel Monjek zuzendutako Brancussi akademiako hainbat ikaslek, esaterako. Kategoriaz kategoria, hauek dira gaurko egunean sariren bat edo beste jaso duten lasarteoriatarrak:
A kategoria (lehenengo eta bigarren sariak):
- Neymar Guarnido Sanchez
- Brancussi akademiako ikasleak
B kategoria:
- Brancussi akademiako ikasleak
- Adrian Serrano
C kategoria:
- Sheila Serrano
- Brancussi akademiako ikasleak
D kategoria:
- Sergio Revuelta Leon
- Ana Barrera