Sara Cozar eta Joseba Apaolaza, taula gainean

Txintxarri Aldizkaria 2018ko ots. 2a, 11:00
'Ergela' antzezlana eskainiko dute aktore euskaldunek larunbatean, Manuel Lekuona kultur etxxeko agertokian. Horrekin batera, zinema, musika emanaldiak eta beste zenbait kultur ekintza izango dira otsailean, herritarren gozamenerako

Froga psikologiko batzuetara aurkeztuko da protagonista, diru pixkat irabazteko asmoz. Bere arazo ekonomikoak konpontzeko diru erraza irabazi asmoz joango da frogak egitera, baina tranpa eta iruzurra aurkituko ditu  kultur etxeko areto nagusiko oholtzan. Ergela antzezlanak zabalduko du otsaileko kultur agenda. Bihar, larunbatean, 20:00etan izango da emanaldia, kultur etxeko areto nagusian, eta 5,50 euroko kostua izango dute sarrerek.

Haurrentzako eta helduentzako zinea izango da otsailaren 4ean. Txikienek Paddington 2 (euskaraz)  filmaz gozatu ahal izango dute, 17:00etan, 3,80 euroren truke. Helduentzako, berriz, El gran showman emango dute, 19:30ean (5.50 euro).

Musika eskolako gazteek urtero eskaintzen duten Kontzertu Bufoak ere ez du hutsik egingo aurten. Otsailaren 8an izango da emanaldi dibertigarria, 19:00etan, kultur etxean.

Okendo Zineforumak, The disasters artist filma ikusteko aukera eskainiko du, 5,50 euroren truke. Otsailaren 9an izango da hitzordua, 22:00etan.

Danok Kideren eskutik itsaspeko mundua ezagutzeko tarterik ere izango da aurten. Otsailaren 12an, 19an eta 26an hiru film eskainiko dituzte, doan, 19:00etan, kultur etxean.

Opera zaleentzat ere hitzordu garrantzitsua izango da otsailaren 14an; Rigoletto obra eskainiko da, digitalean. 19:00etan izango da emanaldia, eta bi preziotan salduko dituzte sarrerak: aurrez, leihatilan 7,50 eurotan, eta egunean bertan bederatzi eurotan. 

Haurrentzako antzerkia izango da hilabete erdialdean. Otsailaren 17an Go!azen antzezlan famatua izango da berriz ere Lasarte-Orian, otsailaren 17an. Emanaldi bakarra eskainiko dute. Sarrerak atzo jarri zituzten salgai, baina bi ordu igaro baino lehen agortu ziren guztiak. 

Haur eta helduen zinemaren bigarren saioa izango da hilaren 18an. Haurrentzako Coco filma proiektatuko dute (3,80 euro) 17:00etan, eta helduek, aldiz, The disaster artist ikusi ahalko dute (5,50 euro), 19:30ean.

Okendo zineforumak ere bigarren saio bat egingo du otsailaren 23an. El sacrificio de un ciervo sagrado filma eskainiko dute horretan, 22:00etan, 5,50 euroren truke.

Hilabetearekin amaitu aurretik, beste hiru kultur eskaintza izango dituzte lasarteoriatarrek. Otsailaren 24an, Aterpea merkatarien elkarteak antolatuta, lehenengo ileapaindegi eta estetika jardunaldia egingo dute. Kultur etxean izango da, doan, 18:30ean.

Amaitzeko, haurrentzako eta helduentzako film bana emango dituzte: txikienentzako Sola en casa, eta helduentzako Que baje dios y lo vea. Aurrenekoa 17:00etan izango da (3,80 euro), eta helduena, berriz, 19:30ean, (5,50 euro).