Santa Ana eguneko Parodiarako aktore bila

Txintxarri Aldizkaria 2016ko uzt. 12a, 13:00
Santa Ana eguna gertu dugu eta Ttakun Kultur elkartea lanean ari da guztia prest izateko. Ekintza horien artean, Santa Ana Parodia dago.

Gidoa amaitzeko gutxi falta da, baina uztaileran 26an, asteartean, hau taularatzeko aktoreak behar direla jakitera ematen dute antolatzaileek.

Parodia prestatzeko entseguak hurregno astean astelehenetik ostiralera izango direla aurreratu dute, arratsaldeko 18:30etik 20:30era Manuel Lekuona kultur etxean.

Honetan parte hartu nahi duten herritarrek bi aukera dituzte, kultura@ttakun.eus helbidera idatzi edo lehen entsegura gerturatu daitezke.