Sanpedroak hamaika ekintzekin gozatzeko

Txintxarri Aldizkaria 2018ko eka. 22a, 13:30

Lasarteoriatarrek festa egiteko aukera ugari izango dute aurtengo sanpedroetan ere.

Suziria jaurtitzearekin batera lehertuko da festa, ostegunean. Sanpedroak ate joka daude, eta herritarrak parrandara irteteko prest. Aurten ere, aitzakiarik ez da faltako kalera irten eta festa egiteko. 

Ekainaren 28tik uztailaren lehenera, ekintza ugari izango dituzte goizeko lehen orduetatik gauera arte. Musika emanaldiak, haurrentzako ekintzak, erretiroa hartutakoek emanaldiak eta kirol saioak izango dira, besteak beste. 

Blusei hautsak kentzeko ordua iritsi da beraz; soinean jantzi eta lau eguneko etengabeko festaz gozatzea da ezinbesteko baldintza.

 

*Ikusi behean atxiki dugun jaien egitaraua