San Pedrotan txosna jarri nahi duten entitateek eskaera egin ahal izango dute ostiraletik aurrera

Txintxarri Aldizkaria 2017ko mai. 10a, 12:20
San Pedro jaietan txosna jarri nahi duten entitate edo taldeek dagokien eskaera egin beharko dute maiatzaren 12tik 19ra arteko epean, eta eskaera hori, Udaleko erregistro orokorrean entregatu beharko dute, bulegoko ordutegian (09:00etatik-14:00tara)