San Pedro jaietako omendua hautatzeko prozesua

Txintxarri Aldizkaria 2017ko api. 7a, 14:42
Apirilaren 28a izango da azken eguna proposamenak egiteko.

Udalak parte-hartze prozesua zabaldu du, herritarrek aukera izan dezaten beren ustez Lasarte-Oriaren alde lan egin duen pertsona edo kolektiboa proposatzeko. Pertsona bakoitzak proposamen bat egin ahalko du, eta arrazoitu egin beharko du zergatik uste duen proposamen hori aintzat hartu beharrekoa dela.

Festen Sailak proposamena egitera gonbidatzen ditu herritarrak. Horretarako, etxez etxe, postontzietan txartel bat banatu da herritarrek beren proposamenak Udalari helarazi ahal izateko Iritzia emateko apirilaren 28a izango da azken eguna, udaletxeko bulegoetan dauden postontzietan utzi beharko da etxeetara bidalitako orria beteta. Parte har daiteke udalaren webgunean ere http://albisteak.lasarte-oria.eus/euskara/galdeketak