Salgaiak berritzeko Stock Azoka, denda atarietan

Txintxarri Aldizkaria 2018ko ira. 5a, 13:12

Aterpea merkatarien elkarteak eta udalak elkarlanean antolatu dute Stock Azokaren beste edizio bat. Atzo hasi bazen ere, gaur ere izango dute aukera denboraldiko produktuen soberakinak erosteko, lasarteoriatarrek

Herriko merkataritza sustatzeko  Aterpeak egiten duen lana ez da lan makala. Ikasturte berriarekin batera, urteko ekintzei hasiera emango diote gaur eta bihar. herriko denda atarietan egingo duten Stock Azokarekin. Bederatzi dendek parte hartuko dute aurtengoan, eta eskaintza bereziak egingo dituzte denboraldiko soberakinekin. Aterpearen ustez, "une egokia" da sasoiz kanpoko produktuak saltzeko, baina baita eskaintza berriak ezagutzeko ere.

Hori da egitasmoaren helburuetako bat; salgaiak berritzeko, denboraldiko produktuak saltzea. Horrela, herriko komertzioaren bizitza indartu nahi dute.

Bederatzi komertzio 
Herriko bederatzi dendek parte hartuko dute aurtengo azoka: Deco 75 etxeko ehunak, Alba Moda, Olmi mertzeria, Leder oinetakoak, Arregui elektrizitaea, Iturbe zapatadenda, Ines Flores artisautza, Mabel Moda eta Imagine jantzi denda dira aurtengo denda parte hartzaileak Horien guztien artean jantziak,  oinetakoak, etxeko arropak, eskulanak eta beste zenbait produktu erosteko aukera izango dute bezeroek. 

Identifikatzeko erraza
Udalak karpa txuri batzuk utzi dizkie azokan parte hartu behar duten komertzioei. Horiek denda atarietan jarriko dituzte, eta bertan erosi ahal izango dira eskaintzako produktuak.