Rolak aldatu dituzte, porlan artean

Txintxarri Aldizkaria 2018ko mai. 11a, 12:58
Donostiako arkitektura ikasleak eta EAGI ikastetxeko ikasleek elkarrekin ari dira passivehausak eraikitzeko lanean

Ostiral goizean etorri dira Arkitekturako ikasleak Lasarte-Oriara. EAGI ikastetxeko ikasleekin batera, passivhaus txiki bat eraikiko dute. Donostiako ikasleek eraikinen diseinuak egin dituzte, eta aurkeztutako lan horien artean bat aukeratu eta eraikiko dute. 

Rolak erabat aldatu dituzte ordea oraingoan. Diseinu lanak egun batez alde batera utzi, eta zementu eta adreilu lanetan aritu dira etorkizuneko arkitektoak. Eraikuntzako ikasleek, berriz, horiek egin beharreko lanak gidatu dituzte. Giro ederrean ikasi dute adreiluak jartzen, baita pladurrarekin lan egiten ere.