Rock-and-rolla eta euria Zabaletan

Txintxarri Aldizkaria 2017ko uzt. 23a, 13:00
Rock giroan murgildu ziren Zabaletako auzotarrak atzo arratsaldean, euriak Azkaiter Pelox Rockabilly Riot talde bergararraren emanaldia zapuztu zuen arte.

Kultur Kale zikloak Zabaleta auzora eraman zuen musika atzo arratsaldean. Zehatzago, rock-and-rolla. Bergaratik etorritako Azkaiter Pelox Rockabilly Riot hirukoak eskaini zuen emanaldia. Behar baino laburragoa izan zen ordea, jotzen hasi eta ordu erdira euria hasi eta emanaldia bertan behera utzi behar izan zutelako.

Gogotsu ekin zioten kontzertuari musikariek. Emanaldia ikustera gerturatu zirenek ere gustura entzun zituzten talde bergararraren piezak, eta baita txalotu ere. Handik gutxira zapuztu zen rock giroa, ordea: kontzertua hasi eta ordu erdi ingurura euria hasi eta emanaldia bertan behera utzi behar izan zuten.