PSEren kezka Sasoetako lizitazioen inguruan

Txintxarri Aldizkaria 2014ko abe. 15a, 11:39
Talde sozialistak ezinegona agertu du Lasarte-Oriako Udalak lizitazio prozesua hasi duelako San Martzial eta Uzturre plazetan: “Harrituta gaude. Sasoetako bizilagunek espazio berriak nola antolatu erabakitzeko antolatutako parte-hartze prozesua amaitu gabe dagoela, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dituzte lizitaziorako oinarri-agiriak”.

Jesus Zaballos bozeramaile sozialistak Bilduren “presa” salatu du zeregin horretan: “Zertarako gastatzen dugu dirua parte-hartze prozesuetan, Bilduk herritarren iritziari jaramonik egiten ez badio?”.
PSE-EEk “helburu elektorala” ikusten du obra hauen lizitazioan: “Konturatu dira denbora gehiago behar izatekotan, udal-hauteskundeak baino lehen ezingo lituzketela eraisteak egin, beraz, orain korrika eta presaka ari dira; enpresek euren proiektuak aurkeztu behar dituztelako eta administrazioak adjudikazio prozesua egin behar duelako obrari ekin aurretik”.
Zentzu horretan, Jesus Zaballos bozeramale sozialistak uste du lizitazioa joan den apirilean ematea zitekeela egokiena, aurrekontuak onartzearekin batera. Hala, “dirua, denbora eta frustrazioa” aurreztuko liratekeela uste du PSE-EEk.