PSE-EEren mozioa Nepal laguntzeko

Txintxarri Aldizkaria 2015ko mai. 6a, 18:08

Lasarte-Oriako sozialistek Nepalen lurrikararen ondorioz pairatu dituzten kalteak konpondu eta arintzeko Gurutze Gorriari 10.000 eurotako laguntza ematea eskatuko dute hurrengo udalbatzarrean mozio bidez.

Jesus Zaballosen hitzetan, “lurrikarak herrialdeak osasun zerbitzuetan dituen pertsonal eta baliabideen gabezia agerian utzi ditu. Lurrikarak utzitako zauritu larrien kopurua handia izan da eta gainezka egin die”.

Horregatik, alderdi sozialistak Udalari laguntza humanitarioa eskaintzea eskatuko dio. Era berean, Gipuzkoako Foru Aldundi, Eusko Jaurlaritzari eta Estatu zentralari ere Nepaleko gobernuari eta elkarte mediku-humanitarioei egokitzat dituzten diru laguntzak egitera premiatzen ditu PSE-EEk eskaeran.