PSE-EE bozka postaz ematen laguntzeko prest

Txintxarri Aldizkaria 2015ko mar. 25a, 12:00
Jesus Zaballos bozkatzeko asmoa dutenentzat, udal talde sozialista postaz bozka emateko pausoak zein diren argitzeko prest agertu da.

 “Maiatzaren 24an mugikortasun, gaioxotasun, adin edo dena delako arazoak tarteko, bozkatzera joan ezingo duten herritarrei lagundu nahi diegu”. 

Horretarako, PSE-EEko kideak posta bidezko bozken tramitean laguntzeko prest agertu dira martxoan 31 eta maiatzaren 14ra bitartean. Herritarrek egin behar dutena honakoa da, Ganbo kalean dagoen Casa del Pueblora hurbildu astelehenetik igandera 8:00-15:00 eta 17:00-21:00 ordutegian.

Bestela, informazioa telefonoz ere eskuratu dezakete 943 37 28 69 eta 943 37 71 38 telefonoetan.