Bosgarren mendeurrena ospatzen

Txintxarri Aldizkaria 2017ko urr. 22a, 21:21
Duela bost mende gertatu zen erreforma protestantea. Urteurren berezi hori ardatz, ospakizun asteburua izan da aste honetakoa eliza ebanjelikoarentzat. Okendo plazan egin dituzte ekintzak

Gaur arratsaldeko kontzertuek itxi dute eliza ebanjelikoaren ospakizun asteburu berezia. 'Mr Fe' eta 'Hatikan' igo dira Okendo plazako oholtzara. Gertaera historiko baten 500 urteak egunero ospatzen ez direnez, hamaika ekintza burutu dituzte antolatzaileek asteburu honetan.

Erreforma protestantea da ekintza hori. Duela bost mende gertatu zen, eta, urtemuga berezi hori ardatz hartuz, Okendo plaza erabili du eliza ebanjelikoak, bere lana eta oinarrizko ideiak erakusteko.

Atzokoa izan zen egun mardulena, ospakizun ekintzei dagokienez: haurrek primeran pasa zuten goizean, pailazoekin jolasten eta tailerretan parte hartzen. Arratsaldean, 'Las 5 solas' kultur egitasmoa aurkeztu zuen eliza ebanjelikoak.

Ostiral arratsaldean, berriz, "Katolizismoaren eta protestantismoaren arteko desberdintasunak" hitzaldia entzun zuten kultur etxean. Jesus Zaballos alkateak egin zuen aurkezpena.