Presoen aldeko errezitaldia, Gabonetan

Txintxarri Aldizkaria 2017ko abe. 15a, 11:20
Urtero moduan , Gabonetan egingo dute presoen aldeko Harresi Guztien Gainetik Errezitaldia.

Urtero moduan, Gabonetan egingo dute presoen aldeko Harresi Guztien Gainetik Errezitaldia. Aurten hiru saio prestatuko dituzte. Lehena hurrengo ostiralean izango da, abenduaren 22an. Aurrerapen moduan, Hitz musikatuak saioa egingo dute Furia Beltza tabernan, 20:00etan. Abenduaren 24an, berriz, Artizar tabernatik Bertso-brindis ibiltaria egingo dute, 19:30etik 20:30era. Azkenik, Errezitaldia abenduaren 30ean egingo dute, Manuel Lekuona kultur etxean, 19:30ean. Espetxeetatik jasotako testuekin osatuko dute VIII. Errezitaldia. Herritarrei gonbidapena egin diete ekimenean parte hartzeko.