Alejandro Saenz Lasarte-Oriako PPko zinegotziak alkateari aurpegitatu dio Kotxeraseko eremuari buruz agindutakoa eta egindako proiektu guztiak airean daudela.
PPko zinegotziaren aburuz, Zaballos jaunaren beste porrot baten aurrean gaude. “Aurrera pausoak eman eta irtenbideak bilatu beharrean, Kotxeraseko eremua eta inguruak Lasarte-Oriako puntu beltza bilakatzen ari dira”.
Alejandro Saenezek gogora ekarri du: “Alkateak eremuan etxebizitza kopuru handia eraikiko zirela aurreratu zuen bere garaian, gehiegizko kopuru zirudien. Egun ez da bat ere egin. Eremua zaborrez betea dago, ordea, bertako lokalak eta industria-nabeak egoera txarrean daude eta okupa edo arloteak bizi dira. Horrek guztiak puntu beltza izatea darama eta herritarrek segurtasun-eza dute”.
PPko zinegotziaren ustez, eremu degradatu horrek Lasarte-Oriako erdigunetik bereizten du Oria auzoa. “Auzotarrek zenbait orduetan eremu horretatik igarotzeko beldurra dute eta ez da ibilbide atsegingarria”.
Horregatik, PPk eremua konpontzeko eskaera egiten dio alkateari. “Hitz hutsalak alde batera utzi eta arazoa konpondu. Eremuko segurtasuna berreskuratu eta Lasarte-Oriako herritarrek Kotxeras eta bere inguruaz gozatu ahal izateko”.