PPk kirol gune berriko proiektua bideraezina izatea leporatu dio alkateari
PPk kirol gune berriaren aferean negoziaketarako gaitasun eza egotzi dio alkateari. Proiektu birtuala aurkeztu izana ere leporatu dio.

“Zaballos jaunaren proiektu garrantzitsuena, Atsobakarreko lurretan egitekoan ziren futbol zelai eta atletismo pistaren proiektua bideraezina dela dirudi, alkateak azken udalbatzarrean onartutakoaren arabera,” aurpegiratu dio Alejandro Sanz PPko zinegotziak komunikabideetara bidalitako oharrean

Era berean, kirol gune berriaren aferean negoziaketarako gaitasun eza egotzi dio alkateari. “Ezin da proiektu bat errealitate bezala aurkeztu garatu ahal den jakin gabe, are gutxiago kanpoko eragile baten menpe badago. Ezin zaio erru guztia Usurbilgo alkateari egotzi. Lehenik gaia azaldu eta erantzunaren ostean, nola jokatu aztertu beharko zen”.

“Zaballosek proiektu birtuala aurkeztu zigun herritarrei eta ez du beste irtenbiderik. Era honetara, herritarren itxaropenak zapuztu ditu eta herritarren gehiengoaren eskaera erantzun gabe utzi du”.

Alex Saenzen hitzetan: “Zaballos jaunaren negoziaketarako gaitasun ezak herritarrak harmailarik gabeko edo harmailak dituen futbol zelairik eta atletismo pistarik gabe utziko gaitu. Orain arte proiektua ordaintzeko erabili den dirurik gabe ere geratuko gara, nahiz eta, alkateren hitzetan, proiektua bideraezina izan”.

blog comments powered by Disqus
OHARRAK
  • Hernani bidea itxiko dute
    Aurrera doaz Zabaleta Berriko lanak. Jarraitzeko, ordea, Hernaniko bidea itxiko dute. Lanen zuzendariak Txintxarri-ri azaldu dionez, hurrengo astetik aurrera itxiko dute bide hori. Hain zuzen, Pepenea baserria eta Hernaniko muga bitartean egongo da itxita. Baimena eskatu dute dagoeneko udalean, eta jaso bezain pronto itxiko dute errepidea. Ondorioz, astelehenean edo, beranduenez, asteartean ezin izango da errepide hori erabili. Bide alternatiboak jakinarazteko seinaleak jarriko dituzte. Hilabete pare bat behintzat egongo da itxita. Lanetako zuzendariak azaldu duenez, baimena iraila bukaera arte eskatu dute, baina litekeena da lehenago amaitzea.
Lasarte-Oria
Gaur ez dago ekitaldirik Lasarte-Orian.
ZORION AGURRAK
DANEL
Zorionak gure etxeko Cat Noir txikia! Gure bizitza abentura bihurtu duzu, eta gehiago biziko ditugu! Muxu handi bat! Aitatxo, amatxo eta Luken
AZKEN PDFa
1431 ( Uztailak 27 )
GUARDIAKO FARMAZIAK
Urbistondo ( Osteguna)
San Frantzisko 1
Tel: 943 366567
ASTEA
    • Gandarias-Uribe ( Ostirala )
      IƱigo de Loyola 9
      943 019521
    • De Miguel ( Larunbata )
      Kale Nagusia 32
      943 371151
    • De Miguel ( Igandea )
      Kale Nagusia 32
      943 371151
    • Orue ( Astelehena )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • De Miguel ( Asteartea )
      Kale Nagusia 32
      943 371151
    • Lasa ( Asteazkena )
      Kale Nagusia 42 atzea
      943 361774
    txintxarri@txintxarri.eus
    txintxarri@ttakun.eus
    Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa
    943 37 14 48