“Zaballos jaunaren proiektu garrantzitsuena, Atsobakarreko lurretan egitekoan ziren futbol zelai eta atletismo pistaren proiektua bideraezina dela dirudi, alkateak azken udalbatzarrean onartutakoaren arabera,” aurpegiratu dio Alejandro Sanz PPko zinegotziak komunikabideetara bidalitako oharrean
Era berean, kirol gune berriaren aferean negoziaketarako gaitasun eza egotzi dio alkateari. “Ezin da proiektu bat errealitate bezala aurkeztu garatu ahal den jakin gabe, are gutxiago kanpoko eragile baten menpe badago. Ezin zaio erru guztia Usurbilgo alkateari egotzi. Lehenik gaia azaldu eta erantzunaren ostean, nola jokatu aztertu beharko zen”.
“Zaballosek proiektu birtuala aurkeztu zigun herritarrei eta ez du beste irtenbiderik. Era honetara, herritarren itxaropenak zapuztu ditu eta herritarren gehiengoaren eskaera erantzun gabe utzi du”.
Alex Saenzen hitzetan: “Zaballos jaunaren negoziaketarako gaitasun ezak herritarrak harmailarik gabeko edo harmailak dituen futbol zelairik eta atletismo pistarik gabe utziko gaitu. Orain arte proiektua ordaintzeko erabili den dirurik gabe ere geratuko gara, nahiz eta, alkateren hitzetan, proiektua bideraezina izan”.