Podemosek batzar irekia egingo du datorren astean

Txintxarri Aldizkaria 2018ko ira. 23a, 11:00
Hurrengo urteko udal hauteskundeei begira, ADLOP Ahal Du Lasarte-Oria Podemos alderdiak batzar irekia egingo du. Ostegunean, hilaren 27an, izango da, 19:00etan, kultur etxeko hitzaldi aretoan

Hurrengo urteko udal hauteskundeei begira, ADLOP Ahal Du Lasarte-Oria Podemos alderdiak batzar irekia egingo du. Ostegunean, hilaren 27an, izango da, 19:00etan, kultur etxeko hitzaldi aretoan.

ADLOPek helarazitako oharraren arabera, edozein herritarrek parte hartu dezake. "2019ko udal hauteskundeetarako hautagaitza baten sorrera eztabaidatuko dugu. Herritar guztiei dei egiten diegu bertaratu daitezen", azaldu du oharrean David Ares zinegotziak. 

2015ean aurkeztu zen taldea lehen aldiz, eta hiru zinegotzi dauzkate egun. "Aukera hori aprobetxatu beharra dugu hurrengo hauteskundeak irabazteko. Gai askotan erabakigarriak izan gara legealdi honetan".