Plaza dantzako ikasturte hasiera bihar

Txintxarri Aldizkaria 2015ko urr. 5a, 13:47

Plaza dantza saioak bihar hasiko dira. Aurreko ikasturtean bezala, asteartetan aurrez dantzatu dutenen taldea 20:00tik 21:30era elkartuko da Sasoetako gimnasioan Dabid Egizabalekin. Eskaerari erantzuna emanez, arin-arina, fandango, agurra, larrain dantza eta muxikoak tartekatuko dituzte. Asteazkenetan hastapeneko taldearen txanda izango da leku eta ordu berean Jabier Fernandez de Lezearekin. Muxikoen lanketan oinarrituko da hau. Izena ematea Ttakunen edo 943 371 448 telefonoan egin behar da.