Asteazken eguerdian aurkeztu dute 2018ko Lasarte-Oriako Aste Berdea. Ekainaren 5a da Ingurumenaren Nazioarteko Eguna, eta bete-betean harrapatuko du aurtengo egitarauak egun hori. Bihar, larunbata, izango da lehenengo ekintza, goizez. Herritarrek sortzen duten hondakinek ingurumenean sortzen duten kutsaduraz jabetu eta jarrera aldaketa bat eragiteko helburuarekin, Oria ibai ertzak garbitzera joateko aukera izango dute lasarteoriatarrek. Eli Gondat Artelatz kooperatibako kideak azaldu duenez, "ez da inolako lan astunik egin beharko", baina garrantzitsua izango da herritarrek kontzientziarik gabe botatzen dituzten zaborraren ondorioetaz jabetzeko.
Bertan parte hartzeko izena eman beharko dute herritarrek, eta, horretarako, 943-670-249 telefono zenbakia jarri dute eskuragarri.
Ekainaren 4ean, astelehena, berriz, Urnietako ontzi hondakinak sailkatzen dituzten fabrikara bisita gidatua antolatu dute. Bertara joateko autobusa jarriko dute (anbulategitik), eta parte hartzeko izena ematea ezinbetsekoa da.
Amaitzeko, ekainaren 5ean eta 6an informazio puntua jarriko dute Okendo plazan, 10:00etatik 13:00etara, eta berrerabiltzeko poltsak banatuko dituzte. Ekainaren 7an eta 8an ere izango da aukera hori, baina arratsaldez; 16:30etik 19:30erako ordutegian.
Egitaraua
Ekainaren 2a
• 09:30: Oria ibai ertzaren garbiketa.
Ekainaren 4a, astelehena
• 09:30: Bisita gidatuak egingo dira Urnietako ontzi-hondakinen sailkatze fabrikara. Kontsumo arduratsuaren inguruko tailerrak egingo dituzte.
Ekainaren 5a eta 6a
• 10:00-13:00: Informazio gunean poltsa berrerabilgarrien banaketa, Okendo plazan. Horma irudia sortuko dute plastikozko botilek tapoiekin.
Ekainaren 7a eta 8a
• 16:30-19:30: Informazio gunean poltsa berrerabilgarrien banaketa, eta horma irudia sortzea, Okendo plazan.