Pentsioen aldeko manifestazioa Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2018ko eka. 14a, 11:00
Lasarte-Oriako erretirodun eta pentsiodunen koordinakundeak pentsio duinen aldeko manifestazioa deitu du

Lasarte-Oriako erretirodun eta pentsiodunen koordinakundeak  pentsio duinen aldeko manifestazioa deitu du. Hitzordua, etzi, larunbata, 12:00etan Okendo plazan. Lasarte-Oriako kaleetatik barrena ibiliko da mobiliazioa eta Okendo plazara iristean koordinakundeko kideek manifestoa irakurriko dute. Lasarte-Oria, Gipuzkoa, Euskadi, Espainia eta Europa mailan aurrera eramango diren ekimenen berri ere emango dute.

Adin guztietako herritarrei dei egiten diete honetan parte hartzera.

Bestalde, astelehenero legez, Okendo plazan bildu dira. Azken asteetan koordinakunde ezberdinek adosturako akordioen berri eman zuten.