Pentsioen alde manifestazioa egingo dute Donostian

Txintxarri Aldizkaria 2018ko abe. 14a, 11:15

Lasarte-Oriako Pentsiodunen eta Erretiratuen Koordinakundeak larunbatean manifestatzera deitu du

Lasarte-Oriako Pentsiodunen eta Erretiratuen Koordinakundeak larunbatean manifestatzera deitu du, pentsio publiko duinen alde. Donostian egingo dute protesta ekintza, 16:30ean, Alderdi Ederren. Manifestazio masiboa izatea nahi dute, eta horregatik, pentsiodunez gain gazteak ere gonbidatu dituzte. Bestalde, Gipuzkoako Jubilatu eta Pentsiodunen Duintasuna Elkarteak Lasarte-Orian hitzaldia antolatu du datorren asterako. Asteartean, hilaren 18an, Antonio Merceron Pentsioen oraina eta etorkizuna hitzaldia emango dute Maria Serrano Duintasunako kideak eta Nerea Kortajarenak, EH Bilduko legebiltzarkideak.