Lasarte-Oriako pentsiodunak astelehenero bezala Okendo plazan bildu dira pentsio duina aldarrikatzeko. Azken asteko berriak eskaini eta maila nazionalean larunbatean egingo den mobilizaziorako deia egin dute. Donostian Cervantes plazatik aterako da manifestazioa 17:30ean.
Bestetik gaur asteartea, pentsiodunen koordinakundeko kideak Biyak Bat elkartean hitzaldia eskainiko dute. Bihar, asteazkena berriz, udaleko bozeramaileen batzordean alderdi politiko ezberdinekin bilduko dira.