Aurtengo San Pedro jaiak hastear dira jada, eta, gainerako herrietan bezala, parrandarako aitzakiarik ez da faltako Lasarte-Orian.Parrandara irtetean, ordea, behar baino gehiago edan ohi dugu normalean, eta, biharamuneko ajeak ere sumatu ohi izaten dira. Horiek ekiditeko, berriz, badira hainbat gomendio, eta, horiek jaso asmoz, Nerea Segura nutrizionistarekin bildu da Txintxarri.
Zerk sortzen du ajea?
Alkohola toxikoa da, eta berau edateak, deshidratazioa eragiten du. Horren ondorioz, gure garunaren deshidratazioa gertatzen da, eta buruko mina sentitzen dugu. Bestetik ere, tripako mina ere sentitu ohi da, eta, hori urdailaren narritaduraren ondorioz sentitzen dugu.
Nekea ere sentitzen da ajea dugun egunetan, eta hau ere alkoholaren eragina izan ohi da, izan ere, alterazio puntu bat eragiten du alkoholak, eta, azkenean, normalean baino nekatuago sentitzen gara. Alkohola kontsumitzearen ondorioz hiru ezinegon horiek sentitu ditzakegu.
Hori arintzeko ba al da erreme-
diorik?
Alkohola kontsumitzera goaze-
nean, aldez aurretik, momentuan bertan eta ondoren, kalteak arintzen lagunduko diguten neurri batzuk har genitzake.
Zeintzuk izan daitezke aldez aurre-
tik har daitezkeen neurriak?
Aldez aurretikako neurriei dagokienean, sabela beteta edukitzea gomendagarria da. Koipe apur batek lagundutako karbohidrato integralak (B bitamina) jatea gomendagarria da, izan ere, kontsumitutako alkoholaren xurgapena motelduko dute, eta, urdaileko narritadura arinduko du horrek.
Eta kontsumitzen ari garen unean?
Edari alkoholdunak kontsu-
mitzen ari garen unean ere, har daitezke neurri bat baino gehiago. Lehenik eta behin, mantso edateko gomendatuko nioke jendeari. Bigarrenik, edarien kolorea kontuan hartuta, kolore iluna dutenek (rona, whiski-a …), aje handiagoa eragiten dute (zenbait sustantzia dituzte hori gertatzea ahalbidetzen dutenak).
Graduazioari dagokionean ere, ardoa edo garagardoa edatea, alkohol destilatuak edatea baino hobe da.
Alkohola kontsumitzen ari garen unean, gomendagarria da baita ere, zerbait jatea tarteka, edo eta alkoholik gabeko edariren bat tartekatzea, betiere burbuiladun freskagarriak saiheztuz (burbuilek, alkoholaren xurgapena bizkortzen dute).
Biharamunean...
Eta biharamunean, deshidra-
tazioari aurre egiteko ura edatea oso gomendagarria bada ere, galdutako mineralak berreskuratzea ere beharrezkoa da, eta, horretarako, zitrikoak diren fruta zukuak, izotz-edariak, gazpatxoa edatea litzateke onena. Saihestu beharreko edarien artean daude bestalde kafea, burbuiladun edariak eta Red Bull-a, besteak beste. Azken horiek, deshidratazioan laguntzen baitute.
Janariari dagokionean, koiperik gabeko janari arinak jatea da egokiena. Honi jarraiki, karbohidrato integralak (B bitaminak), hau da, kinoa, kuskusa, arroza edo eta ogitarteko bat jatea gomendatzen da.
Dena den, esan beharrik ez dago, baina ajea sahiesteko modurik onena alkohola ez edatea da.
Parranda gau luze baten ostean, etxera bueltatu eta zuzenean ibuprofeno edo farmakoren bat hartzea ere ohiko bihurtu da…
Hala da, bai. Ezin uka liteke sortzen den inflamaziorako lagungarria dela, baina farmakoak kontsumitzeak deshidratazioa ere badakar, eta horrek ez digu laguntzen.
Zein gomendio emango zenieke lasarteoriatarrei egun seinalatu hauetarako?
Herri bazkari zein afariak izango direla aprobetxatuz, sabela beteta atera daitezela parrandara gomendatuko nieke.
Bestalde, presarik gabe edan dezatela, eta graduazio baxuko alkoholdun edariak kontsumitzea ere kontuan hartu beharrekoa da. Garrantzitsua da baita ere alkoholak ez nahastea. Hurrengo egunari dagokionez, hidratazio ona mantentzea eta kalera (airea hartzera) irten daitezela.