Parekidetasun eza salatzeko bideoa egin du aldundiak, Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2018ko mar. 7a, 12:31
Tajamarreko biribilguneko eskailera automatikoetan bideoa grabatu dute, emakumeen eskubideen urraketak bistaratzeko

Eskailera automatikoak gizonentzat dira soilik. Emakumeek ez dute eskubiderik horietan igotzeko, oinez egin behar dute gora. Eta zaintzale bat dago ziurtatzeko emakumeek ez dutela abaintala mekaniko hori aprobetxatzen. Modu horretan irudikatu du Gipuzkoako Aldundiak emakumeen eta gizonen arteko arrakala. Aurrera egitea zailagoa dute emakumeek. Bizitza errealean ere gisa horretako oztopoak topatzen dituzte. Horiek salatzeko bideoa egin du aldundiak, desberdintasunak gutxitzeko kanpaina baten barruan. Kamera ezkutuekin grabatu zuten aurreko astean bideoa, Lasarte-Orian, Tamajarreko biribilguneko eskailera automatikoetan. 

Ondorengo loturan ikus daiteke bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=IC0BZtOn84A