Paperera eramandako irudimenari, sariak

Txintxarri Aldizkaria 2017ko aza. 25a, 17:32
Nahikoa lan izan dute epaimahaikideek aurtengo Lasarte-Oriako literatur lehiaketako irabazleak zeintzuk diren erabakitzeko: 393 lan aurkeztu dira denera, kategoria guztietan, euskaraz zein gaztelaniaz. Euskarazko gazteen lehiaketak izan du parte-hartzaile gehien: 217 idazlan, denera

Manuel Lekuona kultur etxeko hitzaldi aretoa txiki geratu da gaur. Ikusmin handia sortu du aurtengo Literatur Lehiaketako sari banaketak. Jesus Zaballos alkateak eta Maite Iglesias Kultura zinegotziak banatu dituzte sariak. Kultur etxeko kudeatzaile berriak, Iker Tolosak, aurkeztu du ekitaldia. Diplomak banatzen hasi aurretik, sarituetako lan batzuk errezitatu ditu Aitor Tejedorrek. Ivan Morenok lagundu dio, gitarrarekin. Bukaeran, urtero legez, talde argazki erraldoia atera dute saritu guztiek.

Lan gehienak, euskaraz

Euskaraz, guztira, 250 idazlan aurkeztu dira aurten. Etxeko gazteenek bidali dituzte lan gehien: 217. Horietatik gehienak, 2005 eta 2007 artean jaiotakoen kategoriakoak dira: 154. 2008koak edo oraindik gazteagoak direnek ere askatu dute irudimena, epaimahaikideei 50 kontakizun bidalita. Helduen kategorian, mikrokontakizunak idazteko hautua egin dute gehienek, eta 21 sortu dituzte. Poesia kategoriako epaimahaira, berriz, 12 idazlan iritsi dira.

Gaztelerazko kategoriako epaileek ere bota dute izerdia: 143 sorkuntza lan bidali dituzte idazleek. Gazteen lehiaketara aurkeztu dira gehienak: 124. Helduen kasuan, 49 izan dira idatzitako testuak. 

Euskarazko eta gaztelerazko gazteen lehiaketak alderatuta, lan gehiago aurkeztu dira euskaraz: 217 eta 143, hurrenez hurren. Helduen kasuan, ordea, aurkakoa gertatzen da: gehiagok egin dute gazteleraz idazteko hautua: 49 eta 33 idazlan, hurrenez hurren.

Irabazleak, kategoriaz kategoria

Honako hauek dira gaurko ekitaldian sariren bat jaso duten idazleak, kategoriaz kategoria:

EUSKARAZKO 31. LITERATUR LEHIAKETA, POESIA

  • Euskarazko poesia, sari nagusia: Mikel Arruabarrena Larrarte (Hondarribia, 1994). Lana: Hezurdurak.
  • Euskarazko poesia, Lasarte-Oria saria: Julen Basterra Garmendia (Lasarte-Oria, 1993). Lana: Jainkoa eta egoa.

EUSKARAZKO 31. LITERATUR LEHIAKETA, MIKROKONTAKIZUNA

  • Euskarazko mikrokontakizuna, sari nagusia (A kategoria, 1987 eta 2001 artean jaiotakoak): Julen Basterra Garmendia (Lasarte-Oria, 1993). Lana: Nire kontzientziari ipini nion izena.
  • Euskarazko mikrokontakizuna, Lasarte-Oria saria (A kategoria): epaimahaiak saria hutsik uztea erabaki du.
  • Euskarazko mikrokontakizuna, sari nagusia (B kategoria, 1987. urtea baino lehen jaiotakoak): Unai Altuna Etxeberria (Lasarte-Oria, 1981). Lana: Gurpilak.
  • Euskarazko mikrokontakizuna, Lasarte-Oria saria (B kategoria): epaimahaiak saria hutsik uztea erabaki du.

EUSKARAZKO 30. GAZTEEN LEHIAKETA, A KATEGORIA (2008an jaiotakoak, edo oraindik gazteagoak)

  • 1go saria: Gari Iraola Hernandez (8 urte). Lana: Gari alea.
  • 2. saria: Katixa Ruiz Zamarreño (9 urte). Lana: Ainhoaren bidaia.
  • 3. saria: Unax Esnaola Fernandez (9 urte). Lana: Txin Txan mamua.

EUSKARAZKO 30. GAZTEEN LEHIAKETA, B KATEGORIA (2005 eta 2007 artean jaiotakoak)

  • 1go saria: Nikola Iraola Hernandez (11 urte). Lana: Mike.
  • 2. saria: Iker Lizaso Lebron (11 urte). Lana: Berezienea.
  • 3. saria: Añes Apaolaza Negueruela (11 urte). Lana: Orbel jauna.

EUSKARAZKO 30. GAZTEEN LEHIAKETA, D KATEGORIA (2002 eta 2004 artean jaiotakoak)

  • 1go saria: Maren Urkizu Urruzola (14 urte). Lana: Gaueko akordeak.
  • 2. saria: Uxue Odriozola Zarauz (14 urte). Lana: Nire iragan zatarra aldatu nahiko nuke.
  • 3. saria: Lide Hidalgo Negredo (14 urte). Lana: Nola edo noiz?

EUSKARAZKO 30. GAZTEEN LEHIAKETA, POESIA

  • 1go saria: Olatz Castro Jauregi (14 urte). Lana: Haizea, ura, lurra, harria eta ametsak.
  • 2. saria: Nahia Fabian Martinez (14 urte). Lana: Gure istorioa.
  • 3. saria: Uxue Odriozola Zarautz (14 urte). Lana: Alboan behar zaitut.

?GAZTELANIAZKO 31. LITERATUR LEHIAKETA, POESIA

  • Gaztelaniazko poesia, sari nagusia: Nadia Fabo Andres (Donostia). Lana: Amorsexoamor y algo de literaturapasion (maitasunasexuamaitasuna eta pasioliteratura apur bat)
  • Gaztelaniazko poesia, Lasarte-Oria saria: hutsik utzi du epaimahaiak.

GAZTELANIAZKO 31. LITERATUR LEHIAKETA, MIKROKONTAKIZUNA

  • Gaztelaniazko mikrokontakizuna, sari nagusia (A kategoria, 1987 eta 2001 artean jaiotakoak): Ainara Ruiz Donis (Lasarte-Oria). Lana: El reflejo de Nahyid (Nahyid-en islada).
  • Gaztelaniazko mikrokontakizuna, Lasarte-Oria saria (A kategoria): epaimahaiak hutsik utzi du saria.
  • Gaztelaniazko mikrokontakizuna, sari nagusia (B kategoria, 1987a baino lehen jaiotakoak): hutsik.
  • Gaztelaniazko mikrokontakizuna, Lasarte-Oria saria (B kategoria): Lourdes Palacios Martin (Lasarte-Oria). Lana: Pochete.

GAZTELANIAZKO 30. GAZTEEN LEHIAKETA, A KATEGORIA (2008an jaiotakoak, edo gazteagoak):

  • 1go saria: Enara Arruti Manterola (9 urte). Lana: Marchelino.
  • 2. saria: Eneko Sanchez Martinez (9 urte). Lana: Minilandia.
  • 3. saria: Alba Gurruchaga Alvarez (9 urte). Lana: La increible historia de Jake (Jake-ren istorio harrigarria).

GAZTELANIAZKO 30. GAZTEEN LEHIAKETA, B KATEGORIA (2005 eta 2007 artean jaiotakoak):

  • 1go saria: Itziar Aranzabe Sanchez (12 urte). Lana: Bajo los mares de Venecia (Veneziako itsasoen azpian).
  • 2. saria: Amaia Mazkiaran Gaztelumendi (12 urte). Lana: El ladron del Louvre (Louvre museoko lapurra).
  • 3. saria: Irati Mazkiaran Gaztelumendi (10 urte). Lana: Pesadillas (Amesgaiztoak).

GAZTELANIAZKO 30. GAZTEEN LEHIAKETA, D KATEGORIA (2008an jaiotakoak, edo gazteagoak):

  • ?1go saria: Julene Iraola Hernandez (14 urte). Lana: Un reloj muy largo (Erloju oso luze bat).
  • 2. saria: Nora Hernandez Montalvo (14 ute). Lana: La muñeca (Panpina).
  • 3. saria: Elsa Garcia Rodriguez (14 urte). Lana: Unas vacaciones de ensueño (Amestutako oporraldia).

GAZTELANIAZKO 30. GAZTEEN LEHIAKETA, POESIA

  • 1go saria: Julene Iraola Hernandez (14 urte). Lana: No te olvidare (Ez zaitut ahaztuko).
  • 2. saria: Lide Hidalgo Negredo (14 urte). Lana: Estoy en la edad (Nire momentua da).
  • 3. saria: Nahia Calle Muñoa (14 urte). Lana: Yo soy asi (Horrelakoa naiz ni).