Palomo Linares elkartearen 51 urteurrena

Txintxarri Aldizkaria 2018ko mai. 22a, 13:30
Palomo Linares elkarteak bere 51. urteurrena ospatu du igandean

Palomo Linares elkarteak bere 51. urteurrena ospatu du igandean, maiatzaren 20ean.

Lehenik Arantzazuko Amabirjinaren elizan zendutako kideen omenezko meza eskaini da.

Ostean, elkarteko kideak eta lagunak elkartera hurbildu dira eta  bazkari gozoa dastatu dute giro ederrean. Antonio Vega lehendakariak esker hitzak eskaini dizkie guztiei.