Ostegunean hasiko dituzte Sorgin Dantzako entseguak

Txintxarri Aldizkaria 2017ko mai. 25a, 21:00

Astearte eta ostegunetan elkartuko dira aurtengo San Pedro jaietan Sorgin Dantza dantzatuko duten lagunak

Herriko jaiak heltzear dira eta,  haiekin batera, Sorgin Dantzan parte hartuko duten lagunek datorren astean hasiko dituzte prestaketak.

Asteartetan eta ostegunetan elkartuko dira Okendo plazan, hilaren batetik aurrera. Ordubeteko iraupena izango dute entseguek, arratsaldeko 20:00tatik 21:00etara.

Antolatzaileek jakinarazi dutenaren arabera, euria edo eguraldi txarra egingo balu, Garaikoetxea eraikinean egingo lituzkete dantza saioak. Ekainaren 22an egingo dute azken entsegua.

Izen ematea doakoa da, eta parte hartu ahal izateko entseguetara bertaratzea besterik ez da beharko.

Sorgin Dantzako zapiak ere eskuratu ahal izango dira entseguetan. Algodoizkoek bederatzi euroko kostua izango dute, eta akrilikoek laukoa.

San Pedro egun bezperan, ekainaren 28an, dantzatuko dute herriaren aurrean. Festetako lehenengo egunean, alegia.