Errausketaren Aurkako Mugimenduak mobilizazio eguna deitu zuen asteazkenean, azken asteetan nazioartean erraustegiei buruz argitaratu diren berriak direla eta. Hainbat herrik bat egin zuten deialdiarekin, eta lasarteoriatarrak ez ziren atzean gelditu. Osasun zentroan bildu ziren osasuna bermatzeko eskaera egiteko. Bestalde, Iñaki Errazkini (Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen diputatu ohia) eta Ainhoa Intxaurrandietari (GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko lehendakari ohia) elkartasuna adierazi zioten joan den astean.