Oria auzoaren ezaugarriak ongi erakusten dituzten irudiak dira. Asmo horrekin, udalak lau irudi handi zintzilikatu ditu Karmengo kaperaren ondoko horman. Brunet fabrikako eta Sorgin Dantza taldeko irudiak dira, "auzoaren irudi enblematikoak". Guztion Lasarte-Oria 2017 programaren barruan egin dute ekimena. Irudian, Jesus Zaballos alkatea eta Nuria Fernandez Sozio-ekonomikako zinegotzia.