Orfeón Logroñes abesbatzaren kontzertua bihar

Txintxarri Aldizkaria 2016ko ira. 30a, 12:00
Lasarte-Oriako Alboka Abesbatzak gonbidatuta, bihar 19:30ean, Orfeón Logroñes abesbatzak kontzertua eskainiko du Ama Brigitarren komentuan.

Eliz abestiak eta polifonia doinuak entzun ahalko dituzte kaperara hurbiltzen diren herritarrek. Hainbat abestietan bakarlarien ahotsaz gozatu ahalko da, baita pianoaren doinuez ere.

Kontzertua Alboka Abesbatza eta Logroñoko abesbatzaren arteko elkartrukearen fruitu da. Lasarte-Oriako abesbatza apirilean izan zen Errioxa aldean eta oraingoan, Logroñoko Orfeoiaren txanda da.